2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

P.3.8 EMATEA. ERAIKUNTZA KATALOGOA

 Aste honetan orain arte planteatutako eraikuntza prozesuan beste pauso bat eman da: eraikuntza piezen katalogoa egin da P3.8 ematean.



Materialak eta enpresak aukeratzerako orduan, hainbat faktore izan dira kontuan. Alde batetik, gure eraikin erreferentzia (Kantzer Zentrua, MVRDV), estudio holandarra da, eta enpresa holandarrak parte hartzen dute eraikin horren gauzatzean. Enpresa horiek aukeratuta, daukaten esperientzia bermatzen dugu. Baina gainera, Rotterdam hiria, munduko 3. Portu komertzial handiena izanik (munduko handiena gaur egun Shanghai-ekoa da hain zuzen ere), kontenedoreak holandan ekoitzi eta barkuz Txinara eramatea oso bideragarria da.

Bukatzeko, lan hau osatzeko bileraren ondoren idatzitako akta uzten dugu bertan.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Gure superegituraren sistema aztertu da P.3.6.  ematean.

Kontainerrekin egindako eraikuntzen altueraren azterterketa egin da era berean:

P.3.6. ematearen akta.



2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

MVRDV Kantzer Zentroa

Gure Hotelerako pentsatuta daukagun egituraren eskema BEHE SOLAIRUKO EGITURA + 6 SOLAIRU KONTAINER izango da.
Behe solairuan egitura, behe solairuko funtzioak direla eta (kafetegia, harrera...) kontainerrak mugatu gabeko gunea behar dugulako.
Aldiz Egitura honen gainean, 6 solairu osatuko dituzten kontainerrak pilatuko dira (hoteleko gelak dira, kontainerrak oso aproposak dira horretarako), beraien artean lotuak egonik, beste egiturarik behar ez dutela.
MVRDV arkitektura estudio holandarrek 2005ean eraikitako Kantzer Zentro honen egitura eskema, gurearen oso antzekoa da, eta proposatzen duguna errealitate egitea guztiz posiblea dela konprobatzen da.

Arkitektura estudioaren web orrian informazio gehiago aurki dezakegu hemen.

2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea