2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

MVRDV Kantzer Zentroa

Gure Hotelerako pentsatuta daukagun egituraren eskema BEHE SOLAIRUKO EGITURA + 6 SOLAIRU KONTAINER izango da.
Behe solairuan egitura, behe solairuko funtzioak direla eta (kafetegia, harrera...) kontainerrak mugatu gabeko gunea behar dugulako.
Aldiz Egitura honen gainean, 6 solairu osatuko dituzten kontainerrak pilatuko dira (hoteleko gelak dira, kontainerrak oso aproposak dira horretarako), beraien artean lotuak egonik, beste egiturarik behar ez dutela.
MVRDV arkitektura estudio holandarrek 2005ean eraikitako Kantzer Zentro honen egitura eskema, gurearen oso antzekoa da, eta proposatzen duguna errealitate egitea guztiz posiblea dela konprobatzen da.

Arkitektura estudioaren web orrian informazio gehiago aurki dezakegu hemen.

1 iruzkin:

  1. Sentitzen dut, baina E.3.5.ean ez dit komentatzen utzi, beraz hemen duzue: Bideoak iraupen egokia du. Adibide desberdinak erakustea ideia ona da, baita aurreko planteamenduak aipatzea ere, halere, pixka bat laburragoa izango balitz, proiektua bera esplikatzeko denbora gehiago lortuko zenuten. Oso era dinamikoan adierazten dira proiektuko planoak. Eraikuntza sistema eta egitura, oso argi adierazten dira irudi bidez. Planifikazioa, garraioa, eta beste aspektu batzuk adierazteak, lana osoago egiten lagunduko luke

    ErantzunEzabatu